Bitoriano Gandiaga

Literatur idazlanak

Ik. Olerkiaren konposizio grafikoa .pdf formatuan

AOB-2^

Hainbeste [I]
behar dugu
oraindik,
esan zuten
euskaldunak [euskaldunek].

Denetik
behar dugu
oraindik,
esan zuten
euskaldunak [euskaldunek].

Eta egurretik
ematen
hasi zitzaizkien
egurra eskuetan
zutenak [zutenek].

Gero
apenas behar zuten
euskaldunak [euskaldunek] ezer.

Hainbeste
denetiko
hartu bide zuten
hainbeste behar dugu
esan zuten euskaldunak.

Hainbeste denengandiko
hartu bide zuten
denetik behar dugu
esan zuten euskaldunak.

Hainbeste denentzakotik
hartu bide zuten
ezen gero
apenas behar zuten
euskaldunak ezer.

Gaia 1: EHerria
Azpi-gaia: EHerria: Askatasuna
Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa