HGB-2^
Txakolindun, etzazu 
atertu txakolinik.
Bota berriz ere,
«gutxi ta sarri», segi 
sarri, batez ere.
Txispaz. Ea txispa.
Bai, txispaz. Halaxe.
Edan alaitu arte, (1)
kantuan hasi arte,
bertsotan ekin arte,
poza dihoan arte, 
neke-mordoekin 
nahi ta ezin dugun 
mahats gordinarekin 
ontzen dugun etxeko 
ardoaren poza, 
txispaz dihoan arte, (2)
 
lotan daudenenganaino;
ze goizaldea da, 
edo goizalde behintzat 
izan behar lukeen 
ordua behinepehin.
Gaua nahi dugu hautsi 
bertso berriz
eta hitza askatu 
lasaitu dadin noizbaiten,
erten dadin noizbaiten
lizuntzen dihoan 
isiltasun espetxetik;
mintza dadin noizbaiten
gure bizi nahi biziz eta 
ez hil nahi biziagoz.
Aitor dezan aidean 
Euskal Herri bildurtuaren 
musua nahi dugula 
ezpainetan hartu
eta ezpainez ezpain eraman
 
—bildurrik gabe jadanik—
egungo amengandik 
biharko amengana;
gure pausoen hotsa 
nahi dugula etxean
ta, Herrian gure abotsa.
Bota txakokin hori 
txispa gaitezen alik, 
hil usaina uxa 
dezagun aldetik, 
albotik, alditik, 
betiren beti, Herritik.
Txakolindun, etzazu 
atertu txakolinik.