Bitoriano Gandiaga

Literatur idazlanak

HGBN^

II.

Baina gure Herriko
guardien aurrean,
egun on esanda
agurrik ez dago.
Ta, behar dut penaz,
behar dut bai esan,
nola ezin dugun
agurtu euskeraz
guardiarik plazan.

Baina gure Herriko
ahaldunen aurrean, (1)
arratsalde on esanda
agurrik ez dago.
Euskeraz ezin dugu
Herriko Etxean
agintaririk agurtu:
euskera ez bait da
gure Herrian, ez-ta
segundo ofizial.

Baina gure Herriko
burokraten aurrean,
gabon hala esanda
agurrik ez dago.
Ta, behar dut berriz,
behar dut bai esan
kargudun inor
ezin dugula ahal
euskeraz agurtu
Euskal herrietan.

Gaia 1: EHerria
Gaia 2: Euskara
Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa