Bitoriano Gandiaga

Literatur idazlanak

Ik. Olerkiaren konposizio grafikoa .pdf formatuan

HGBN^

Mahats-ondoak
Euskalherrian
ez du balio
lurrean,
narrasean [bertanbehera].

Baina
ederki
ematen
du
parralean.

Jaso dezagun
euskera
idealen [eskolako]
parralera.

Euskalherri,
sarri dago busti.
Eguzki-egunetan
mahats-ondo narrasak
lurrunak arras egosi.

Baina
euskerak ere
ez du balio
lurrean,
narrasean.

Jaso dezagun
euskera
idealen
parralera.

Gaia 1: EHerria
Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa