Bitoriano Gandiaga

Literatur idazlanak

Ik. Olerkiaren konposizio grafikoa .pdf formatuan

HGBN^

Ezina
nahiaren
onaze
mina

Nahiaren
grina
sorgina.

Nahia ta mina
elkar-txoratu
zituan amets
samina.

Ezina,
etxeko dugu gorrina,
euskal-mahastien gaizkina.

Mordo garratzez egiten dugu
herriko ardo txolina.

("Bihotza pozez betetzen da
txurrut bat harturik.
Ez dago inon holako edaririk.
Txakolin, txakolin ... ")

Nahiaren
edari gordin
heldu-ezinez egina.

Gaia 1: EHerria
Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa