HGBS^
Mahasti gorrindutik
dolare xaharrera,
upel ilunera,
bonbila beltzera,
ta, lizar azpiko
burtolen gainera,
ta leiar argira.
Herriko ardoa da.
Txakolin-maixuak:
Ez du propagandarik:
Ez da ardo handi,
ez da ardo lodi,
ez da gozo ere.
Ontzeraino heldu
ez ziran mordo askoz
egina izaki,
garratz puntu larri
bat dario, ukigarri,
gure ardoari;
nahi ta ezin herri
diran lur hauetako
abestiei iduri.
Ardo pobrea da;
ardo danez baino
ardo-izan-nahiez
hornituago.
Baina, ardo harenbaten.
Baina, herri-kantuen
herritar lerroko
gatzean balego,
ez da ez pobreen
egarriko ardo
ta ez aberatsen;
baizik heltzera heldu
ez dan herri baten
heldu-egarria
minez nabaitzen duten
herritar egarrien.