A2S^
Eta, hil baino lehen, nahi dut esan
nola izan dudan bizitzan
egun argi asko.
Ilunaldiak izan ditut,
ordu zailetan zehar ibilia naiz,
gertatu zait bidaldi gogorrik;
hala ere, beti izan dut
nahikoa adorerik
irtetzen saiatzeko
baso anabasatsutik
gau beltz nekagarritik.
Beti izan dut zer gauza!
argiune desiratura
ekiteko
ezin besteko
halabeharrik, eta beti
eman dit argiak
usterik gutxieneko
alderen batetik.
Horixe nahi dut esan
hil baino lehenago:
nola dudan izan
egun argi asko,
baina benetan egun
argi asko bizitzan.