AOB^
Abenduan zehar gatoz [I]
Jesusi atozka deitzen
lau asteko bidegintzan
mendi ta muino zelaitzen,
datorrenerako dena
ahalik ondoren apaintzen.
Okerrak arteztu eta
gaizki eginak zuzendu,
eginkizun beti bera
dugu Abenduz Abendu,
gure etsarian* beti da
zer garbitu, zer atondu.
Eskerrak etortzekoa
Bera den gure laguntza,
Berak erraztuko digu
zaila zaigun prestakuntza,
gu zerbitzean bait dautza
gurekiko Haren Jauntza.
Zain gagoz eta pozarren
datorrenari begira,
etorraldiro dakartzan
bezuzak edo bait dira
aurtongo dohain bakea (1)
eta ongia ai lira!(2)