Bitoriano Gandiaga

Literatur idazlanak

MTS^

Txomin Ugalde:
Batez ere elkarrekin Urbiara egin ditugun hainbeste joan-etorrik, elkarren arteko adiskidetasunera ekarri gaituzte. Urbia, euskal Arkadia deituz kantatu nuen inoiz Elorri hontan. Gaur, zuri eta Mertxeri esker, "euskal arkeologia-haran jori eta oso" ere deitu beharko nioke. Elkarrekin jasan eta elkarrekin gozatu dugun guztiaz oroituz, Elorri-ren orrialde zuri hontan bion izenak elkartu nahi ditut, Urbiak bere orri berde eta grisean bildu ohi gaituen antzera; baina ikerketarako tresna eta erremintarik gabe, lasai eta patxada onean harkaitzei, eskortei, zelaiei begira.

Bitoriano Gandiaga

Gaia 1: Laguna
Gaia 2: Arantzazu
Azpi-gaia: Arantzazu: Urbia
Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa