GRZ^
Abuztuak 24
San Luis Frantziako erregea
Gorespenak
Errege-aulkia duzu
herrira hurbildu,
pobre ta umil guztiak
zeuregana bildu.
Jainko onaren errainu,
gizakion edergailu,
Luis santu, zure ospea (1)
ezin da isildu.
Errege-aulkitik jaitsi
ohi da Luis sarritan
gaixo ta babesgabeen
erruki bizitan.
Ikusi du intziritan
mina hainbeste zauritan,
guztien lagun dihoa
maitasun handitan.
Errege-aulkia duzu
jantzi, Luis, onbidez,
zuzentasunez, egiaz,
otoitz eta fedez;
ezkontzaren maite-hedez,
haur berrien fruitu-alez,
aita ereduzko zara
zeure jokabidez.
Menpekoen ona gogoz
zenuen bilatu,
justizia lortzen ere
osoan jokatu,
Kristoren alde lehiatu,
Gurutzadetan tematu,
gaitzak joen zerbitzuan
bizia hondatu.
Distira diozu eman
kristandadeari,
distira eta ospea
Ama Elizari,
aintza Jaungoiko Aitari,
Seme berrerosleari
eta bien arnasa den
Espirituari.
Amen.