AOB^
Euskaldun jende edo
jende euskalduna
jende marjinatu
gara.
Inork haintzat hartzen
ez duen jende. (1)
Euskara da diodan
horren lekuko nabarmen.
Inortzat bagindue
ondo haintzat hartuko luteke [sic]
gure hizkuntza ta
hartan mintzatuko litzaizkiguke
ahaldun zibil eta
ahaldun eliztar.
Elizak berandu
hartu gaitu haintzat.
Oraindik ez gara inor
ahaldun zibilentzat.
Eta hartu ere ahaldun zibilek
ez gaituzte ezertan haintzat hartuko
arik eta politika indarrik ez dukeguken arte.
Euskaldun jende
ez haintzat hartu
hoitako bat naizenez nator
gure marjinazioa hots egitera.
Geure lurraren gainean
gure trajediaren drama
agertzera zeruaren eta lurraren
begitan.
Gure trajediaren drama bizia
egunerokoa da ta luzetan ere luzea:
ehun eta berrogei urte
badamazki behintzat gure
agerpenak.
Agertokia beti bat
gure lurraldea
Aktoreak beti herriko jende
larritua
Agerkizuna geurea dugun
apurra lortu ezinez bizi
dugun lorra. (2)
Jendea txandaka aldatzen
da: Aitak semeari eta amak
alabari uzten dio arazoa.
Ta hola gatoz gu gaur
tokatzen zaiguna, ahal dugu ondoen
egitera.