AOB^
Utz iezadazu
euskaraz mintza nadin.
Ez zaite mindu
Euskaraz egin nahi dut.
Etzazu esan ulertzen ez duzunik,
erraztasunik
ez duzunik.
Zer egin duzu, zenbat
euskaraz jabetzeko?
Ez duzu haintzat hartu,
ez duzu haintzat hartu
euskalduna.
Ez zaite mindu
Gizaldietako mezpretxua
jasan dugu.
Entzulego handia
aukeratu duzu
txikiteria baztertuz
utziz bertanbera
hutsari baino jaramon gehiago egin gabe.
Etzaite emindu.
Guk maite dugu
geurea da eta geuretzako
eta erabili egin nahi dugu
eta landu
geure adierazpenen bide dugulako.
Badu guretzat
aberastasun nahikoa
landu dezagun.
Gauza zaigu
txiki manten [sic, mantendu?] gaituelako
txikiak ulertzeko
hizkuntza delako
hainbateraino asko
munduan diren txikiak
edotariko arazo handiz
beren nortasuna zaindu
nahi duen hainbeste.