Bitoriano Gandiaga

Literatur idazlanak

AOB

I.

Hogei urte da
herstua dela
ainbat mutillen zoria
ainbat neskatxen antzia [sic].
Hogei urte da,
ez da berria (1)
gaurko gazte jatorren [anitz gazteren]
larria.

Hogei urte da,
berhogei urte
ez dela aldatzen zoria,
ez dela ixiltzen antzia.
Gazterik gazte
sakontzen dator,
saminagotzen (2)
zauria.

Herbestea da,
espetxea da,
heriotza da berria,
eguneroko ogia.
Beltzagoa da
zori gaiztoa,
garratzagoa
antzia.

________________

II.

Hogei urte da
estua dela
ainbat mutilen zoria,
ainbat neskatxen antzia.
Hogei urte da,
ez da berria
gaur eguneko [anitz gazteren] (3)
larria.

Hogei urte da,
berhogei [sic] urte
ez dela aldatzen zoria,
ez dela ixiltzen antzia.
Askogatik da
handiagoa [gordinagoa]
hain luzaroko [eguneroko]
zauria.

Herbestea da
espetxea da,
heriotza da berria,
eguneroko ogia.
Beltzagoa da
zoria gaiztoa, [zoria eta]
garratzagoa
antsia. (4)

Gaia 1: EHerria
Azpi-gaia: EHerria: Borroka
Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa