Bitoriano Gandiaga

Literatur idazlanak

AOB^

Zertarako darabilgu? ala ez al darabilgu ezertarako? (1)
Denbora (2)
ezertarako ez darabilenak, galdu egiten du, eta denborarekin batera bizitza. Baina bizi zertarako? Lehenengo eta behin, harritzeko [konturatzeko] (3) bizi garela. Ez bizitzetik bizitzara iratzarri izan garela ohartzeko eta ospatzeko gertakari hau.
Bizi gara ta,
ez da gutxi.
Bizitzeko lain duena, paradisuan bizi da
bizitzeko lain duenez gainerakoen bila kutiziatan dena, paradisutik irten da.

Gaia 1: Bizitza
Gaia 2: Denbora
Azpi-gaia: Bizitza: Hondasunak
Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa