Bitoriano Gandiaga

Literatur idazlanak

AOB^

Denetik egitea
egokitzen zaigu,
baita idaztea.
Eguneroko beste
edozein eginkizun
bezala idazten dut
edozer dut idazten
hartara jarri eta
hartara heldu gabe
geratzea ere
idaztea beste
nekosoa baita
idatziak ematen
duen gustu gozorik
ez baina desgusturik
ematen duela.

Gaia 1: Idazlea
Gaia 2: Bizitza
Azpi-gaia: Bizitza: Lana
Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa