Bitoriano Gandiaga

Literatur idazlanak

AOB^

Eta batek ez daki
zer gura duen
sarri:
Baso batean ala
hiri batean edo
zeri begiratua
guztiz ugaria den
nonbaitetan balego
sentitzen du burua
gurari txirtxilduen*
zalaparta ohian.
Ezin du erakarri
aditasunik ezer
zehatzetan jartzera.
Ezin da bat etorri
baitako noraeza
ordenan ezartzera
bere barruan isil-
une bat egin eta
egokien deritzon
sujeta hautatzera,
Eta han da nagi bere
baitako karriketan
begi aurrean duen
muestrario guztian
ezer begiratzeke,
ganora asko gabeko
edozein tentel legez.

Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa