Bitoriano Gandiaga

Literatur idazlanak

AZK^

Badakit lurtar garenok
eta lurra bera ere,
—kosmosa berbera barne—
—beti gertatu da hala—
geratu gabe aldatuz,
norabide ez ezagun
baterantza goazena.

Hala eta guztiz ere,
badakit aldatuz eta
eraldatuz goazenok,
—beti gertatu da hola—
norabide hoberantza
goazena, beti ere,
errekarri gaixoaren
zorigaitzak garraiatu
behar latzez, bada ere.

Gaia 1: Bizitza
Gaia 2: Denbora
Azpi-gaia: Bizitza: Esperientzia orok.
Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa