ELRG^
Bertsotan parran diņotan poza [I]
"Benedicta"ko poza da.
Arkaitz arteko kantu-orduan ["Benedicta"ko aldi goitian]
begiztatu dot Birjiņa.
Errodrigori beiņola legez [II]
neuri be agertu iata:
Jesus Umea besoan eta
elorri baten jarrita.
A, zer aldia, zoramenezko
"Benedicta"ko aldia!
A, zer nai-ta-ez [derrigor] poztu bearra,
a, zer zorun* [kantu] ta gloria!
Iru salmukin gertatu gara,
orain begien saria:
Ama gorderik euken miesen [Birgiņa estaltzen daben kortiņen]
jasotze zoragarria!
Ordu sendoa ta ixil ordua,
Bijiņa ikuste ordua.
Errodrigotxok lenengo aldiz
izango eban lakua.
Nire begitan argia [Birgiņa] dago,
barruan jai eta errezua [aurrezkua].
Altara aurrean sei mutikoren
zirta orizko kantua. (1)