Bitoriano Gandiaga

Literatur idazlanak

AOB^

Esperantza sortu zuena
hilik ikusi zuten
zerraldo,

Haren Ama
galdera larri egin zen,
erantzun eske,
zerurantz,

Haren jarraitzaileek
asaldatu egin ziren
ezustekoak jota,

Fedea hemen hasten da,(1)
irarri zuen Oteitzak
Arantzazuko frisoan
trintxaz eta mailuz.

Gaia 1: Arantzazu
Gaia 2: Fedea
Azpi-gaia: Arantzazu: eliza
Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa