Ik. Olerkiaren konposizio  grafikoa .pdf formatuan
 
           
				AOB^
Eskutitzak
idatzi nizkizun,
zenbat!,
denak
maitasunezkoak. 
Haize hotza
lumaz irekitzen nuen
eta idatzi egiten nizun.
Sargoria
lumaz gozatzen nuen
eta idatzi egiten nizun.
Isiltasuna
lumaz hausten nuen
eta idatzi egiten nizun.
Pilaka pilatu bide ditu
haizeak
zure haizebean*
nire eskutitzak.