AOB^
Zuhaitza: Arbola. [I]
Neguan, gau hotzetan: Etxeko berogarri.
Udako berotan: Itzal, gerizpe eder.
Etxeko armazoi, gure mahaietako hol [sic].
Gure oheak
itxas-ontziak
lanabes: haitzur, haizkora
etxeko ateak
seaska
hil-kutxa, zerraldoa.
Gure Herriaren sinbolu
Gernikako arbola: eman ta zabalzazu [sic] munduan frutua.
Arbola ondotan biltzen ziren gure arbasoak
herriko legeak egiteko.
Gipuzkoako eskuduan, Bizkaikoan, gure abizenetan
Euskalerriko legeetan: Bat mozten zuenak bi landatu behar.
Herrien edergarri: Parkeak, jardinak, plazak...
Jendeak arboladiak maite ditu
hegaztiak arboladiak maite dituzte.
Basotako animaliek ere bai.
Oxijenoa sortzen dute
eguratsa. haizea, aidea garbitzen
kutsaduraren kontrario ederrenak dire [sic].
Bizitzaren lagun.
Guk zer egin dugu?
Pinadietatik hiltzera kondenaturik zeuden 200 haritz eta pago eta gaztaina eta hostrotxuri salbatu ditugu. %3o [sic, 30??] landara jarri ditugu Azkartzako maldan [II]
Arbolentzako zimaurra ekarri dugu
Gaur arbolak zaitzeko taketak ekarriko ditugu.