Bitoriano Gandiaga

Literatur idazlanak

GRS^

Klaratar mojak [Arreba behartsuak] (1)
San Damiango komentutxoan [I]
zeramatem bizikera
berezi huraxe
ikusi nahi zuen
Elizak bedeinkatua

Inozentzio IVak onartu zuen
eta Bulda bidali
Klara hil bezperan zen. [II]
Bulda behin eta berritan laztanduz,
gaixoa hurrengo egunean
hegatu zen zerura.

Klarak mamitutako Erregla

San Frantziskoren iturri beraxe du. Ebanjelio santua zintzo betetzea, Jesus humil, behartsu ta oinazetuaren jarraipenean, fede katolikoa ta Erromatar Eliza Santuari leialtasun osoa gordeaz.

Emakume sikolojiara egokitua
eta kontemplazio bizitzak
eskatzen duenera.
"Jaunaren espirituari"
eta "haren langintzari!
emanez nagusitza,

"Arreba" bakoitzaren espiritu-arnasa errespetatzen du.

Jabetzarik ez du onartuko,
dirua behar denean erabiltzen utziz.

Baraua bigundu, isiltasuna giza izakeraren neurrirago jarri.

Espirituko batasunean eta
goi-goieneko pobretasun botoaz
egiteko bizimoldea.

Munduko ponperiak eta atseginak arbuiatuz, Kristo eta haren Amaren oinatzei jarraikiz, itxiturazko bizitzan eta guztizko pobretasunean Jaunaren mirabetza hautatuz.

Gaia 1: Gorazarrea
Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa