Bitoriano Gandiaga

Literatur idazlanak

UBM-1^

Evita Peronengana [I] jo dut gaur. Evita Peroni egin diot arren. Evita Peroni buruz gauza on zenbait eta gauza txar asko aditua naiz. Entzun izan ditudan esames horik laudorioak baino zihurragoak izatea ere baliteke. Baina, demontres, izen ona besterik ez duen gure gizarte hau ere! Zertarako gure izen onok, erremediatuago ahal genitzakeen hainbeste egoera hobetzeko gauza ez baldin bagara, erremediatzen jartzen ez baldin bagara hortarako aukerarik dugun bakoitzean? Baina bai [sic] al dago eskubiderik agerian eta nonahi ikusten ditugun eskeko, behartsu, elbarri ta dindirrilario hauetaz gehiago arduratu gabe bizitzeko? Holako horien egoera eta ibileraz ez kezkatzeko gehiago? Nire egungo otoitzez eskandalizatu ahal daitekeenari edozein Metroko atakatara, kale ertzetara, hauzo hiriz kanpokotara deitzen diot. Ea zer egiten duen, zer egin duen eta zertarako dagoen gertu esan diezadan. Noizpait damu naiteke ezinbestean eta erre-errean egin dudan otoitz hontaz, baina gaur behintzat ez.

Gaia 1: Bizitza
Gaia 2: Jendea
Azpi-gaia: Jendea: Pobre(tasuna)
Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa