Bitoriano Gandiaga

Literatur idazlanak

UBM-1^

Kale handitan zehar barrentzen naizelarik, neure zoriak ez ezik, atzerritatik ni bezala hemen sartu izan direnen gomuta halako inpresio-saldak beratzen nau dena zukutzeraino. Neure herritarren oroitzapenak bereziki. Gauza bat da menturatan sartzeko lilura eta beste bat menturaren daunbada-olatutan* burua tente erabiltzea. Onenean ere ur gazi dzangada batzu irentsi egin behar behintzat. Orduan zortearen itsasotan zabukatu* guztien bihotz zauzkada* jabetu bailitzait, irudimenak nabarmentzen didanari ematen diot ahotsa. eta inoren zoria kantatuz asazkatzen* barrua.

Gaia 1: Hiria
Gaia 2: Jendea
Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa