UBM-1^
Idazte arazoa ez dut hiztegirik ezarena bakarrik. Hiztegirik eza ez dut agian, kokiltzen nauen mamu hutsala baizik: Zezena izorratzen duen zapi gorri iruzurkoi bat.
Besterik da arean* egiazko nire lorra*. Ausardi ezarena batik bat: Hitzenganako begiramena urratuz, esankizunetara itsumustuan eta artez ez jotzearena. Hitzak, esankizunen ederrak bitxituko lituzkeen zihurtasunik ez banu neure barrunbe hontan nik!
Zertan naizen ba orduan?
Ausardiarik ezean.
Iixurazko atxakia bat nuke neure ausardi faltaren arrazoia ematea. Hauxe litzateke:
Hitzenganako eta ohiko haien joskerarekiko beldurretan hazi eta heziak garela eta hartan etsiak, zezentza baino iditza onhartzeraino, betelutik oparo aritzeari baino antzuolan agor izateari, legorretan bizirik ihartzeari amore emateraino, ia ezinbesteko beldurrez. (1)