Bitoriano Gandiaga

Literatur idazlanak

UBM-1^

Noizpait ikasi zuen arkitektura apurra
ahazturik zuen,
miresten zuen hainbeste gauzaren
izenik ez zekien,
baina ez zen aspertzen
etxadia,
jendea,
bizimodua begiz aztertzen.
Arkitekturaren ikusgarriari,
ibilgailuen mekanika harrigarriari
jendearen ihardun maitagarriari
begira egon ohi zen,
egunean baino egunean
kutizia gehiagoz begira.

Gaia 1: Hiria
Gaia 2: Jendea
Azpi-gaia: Jendea: Bizimodua
Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa