Bitoriano Gandiaga

Literatur idazlanak

UBM-1^

Batzuk ez dute nahi sinestu Madrilen pozik nagoenik. Ezin dute ulertu mendiz-kanpo zoriontsu naitekeenik. Ni mendikoa naiz. Ezin didate barkatu Madrileratze hau. Zertarako Madrilera, zeren bila?

Etorri, udako teologi ikastaldi bat egitera etorri nintzen. Baina Madrile ikusi nuenerako, teologi ikastaldiari baino zoragarriagoa iritzi nion Madrile bera ezagutzeari eta hala azaldu nien etxekoei. Iseka baino txantxa batzu gorabehera, onhartu
[sic] egin zidaten. Ez diet esker txarrik.

Baina badut adiskiderik nire Madrilen murgiltze honi, itxuraz behintzat, onerizten ez dionik, e Migel? Jurgik harridura handiagoz ikusi du nire ateraldi hau.
Nik ezin diot inori erabateko arrazoirik eman. Ni neuk ere bai al dakit oraindik zehaztasun guztiz zergatik nauen Madrilek hain sendo erakartzen, hain gustagarri zaidan halako liluramenduz deitzen?

Eusebiok, astean behin EL RETIROra ostera bat egin dezadala aholkatu dit. Hango zuhaitzen zuhaiztasunari begira amets gozotan asaskatu* nadin. Zuhaitzak neri Madrilen? Bizi izan al ote dut zuhaitza besterik orain artean? "Ez dut beste penarik" [I] delakoa idatzi diot Eusebiori. Pelayk eta Oteizak idatziko dudana zehar aurki dezatela beren galderen erantzuna. Nik neurea, eta baga biga higa beste dena.
[II]

Gaia 1: Hiria
Gaia 2: Biografia
Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa