Bitoriano Gandiaga

Literatur idazlanak

UBM-1^

Ohar koadernuan ezarri nuen zenbait apunte ere eskaintzea otu zait. Zergatik ez eman neure gurari, buruhauste, eragozpen eta ezinkizunen berri ere? Ez al gaude etxean? Eta ez al gara etxeko? Eta ez al gabiltza begien aurreko errealitate hain handi eta hain labana euskaratzen? Ez al gara aurkitzen ez euskara eta ez errealitate menderatzen dakigularik? Ez al gabiltza aspaldi bataren eta bestearen gaineko nagusitza eskuratu guran? Ez al dihardugu euskal literatura mardulagotu nahian eta abar? Zergatik ez orduan aitortu eta elkarri azaldu arazo hortan bakoitzak idoro izan dugun zailtasuna, erabili izan ditugun irtenbideak, ezin garaitu ahal izan ditugun oztopoak? Bizitu ala bizi-iruditu izan ditugun bizitza ta irudipen nahaskilozko irakin aldiak hitzez emateko egin izan ditugun paper gaineko zirriborroak-eta ere, zergatik ez erakutsi batabesteari? Ez al gaude oraindik lanaren haseran, jokabideak aukeratzeko garaian, hutsak zuzentzeko adinean? Beno, ba. Hil ala biziko joko hain gaitza dohan jokatzen ari garen amateur eta espontaneo talde bat gara. Joko horrenganako zaletasunak eta jokakideenganako maitasunak zabaltzen nau eta lasaiki ekitera erakartzen. (1)

Gaia 1: Euskara
Gaia 2: Idazlea
Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa