DGA-1^
Ez gara ezer askotarako. Dena da handi gure inguruan, dena da gu baino indartsuago, denak gaitu gero eta txikiagotzen, ahulagotzen, efikaz daitekeen edozertarako gauzaezagotzen. Ingurua haziz doakigu, hazi eta hazi, gure tamaina gero eta apurrago eginez, gure ahalmenak gero eta ezer-gutxiagorako bihurtuz. Ezer egin ezin dugulako sentsazioa bera ere gero eta handiagotzen ari zaigu. Indar izugarri nabarmenen menpean bizi garen sentsazioa gero eta handiagotzen ari zaigu, inpotentziaren kontzientzia oso sakon eta oso handi bat kreatuz gure burutxuon barruan. Zertaz harro gintezke? Ganorazko zerbait egiteko jaioak ginela zirudigun oraindik urte gutxi dela. Hil artean bizi, hil gaitzaten artean bizi, ganorazkoenik dagikegun zer guztia horixe dela dirudit orain. Ikaragarrizko ekaitza su bizitan leher dadin artean, suntsimena gainera dakigun artean ezin ekidin dezakegun eraso hilgarriaren menpean bizi ahal dela arriskuaz ahaztuta, asko pentsatu gabe ahal dela, labur begiratuz, uneko iraupena besterik desiratu gabe.