Bitoriano Gandiaga

Literatur idazlanak

DGA-1^

Nik amatara jo dut. Gure ama oso zehatza zen arazo guztietan. Kezkatia ere bazen, batez ere erlijio-eginkizunei buruzkoetan. Gurean anai-arreba guztiok dakigu horren berri. Gauetan eta koltzan*[I] zehar lorik egin ezinda ta ibiltzen zen gure ama, zetozkion burutapenei geuk entzuteko moduan ezetz esaten ibiltzeraino. Erlijio-eginkizunak oso estu hartzen zituen eta besteok ere hala har genitzala nahi zuen. Bestalde, alaitasun-aldiak ere izaten zituen.
Gure aita total bestelako zen. Bete, betetzen zituen erlijioko eginbeharrak, baina zeharoko izpiritu diferentez. Gure aita alaia zen eta batez ere erlijioa zen harentzako alaitasun-biderik handiena. Hori ere anai-arreba guztiok dakigu eta gure aita ezagutu zuten beste asko eta askok. Ikaragarrizko fantasia zuen gure aitak eta fedez zekiena eta fedez zekusana loriazko hitzez eta irudiz azaltzen zekien.
Hezkuntzari buruz ere eritzi erabat desberdina zuten. Amak egurra behar zela umerik zuzen heziko bazen. Aita ez genuen sekula egurraren aldeko eritzirik ematen ikusi. Gure aitak egundoko pazientzia ederra zuen umeekiko, eta esan ere hala esaten zuen umeekin pazientzia eta pazientzia behar zela eta karinua.
Aita gizajoa! Norbaitek edo norbaitzuk esan zioten noizbait, nik esku arina eta gogorra nuela mutiko-jendearekin. Ez zidan berehalakoan ezer esan, ez zen esaten ere ausartzen nonbait. Baina behin, eta oraindik ikusi egiten ditut gure aita zenaren begi urdin eta argi haiek, eta egundoko distira eta samurtasuna zeriela ikusi ere, «Bittoriano, esan zidan, ez umerik jo». Eta ez zidan besterik esan, gizajo aitak. Eta kostatako lanak egin ondoren egin ohi zuen planta bera egin zuen, arnasa zarataz botatzen zuelarik. Ez zuen atsedenaldi makala hartu nonbait.
Gure ama ez zen jendarteko. Uxatia zen aukeran.
Gura aitak gozatu, jendartean gozatzen zuen inon bada.

________________

Z03^

He heredado el carácter de mi madre. Mi madre era severa y estricta en todos los aspectos, y obsesiva, sobre todo, en lo concerniente a las obligaciones religiosas (...)
Nuestra madre se pasaba las noches sin poder dormir (...) Se tomaba las obligaciones religiosas de un modo estricto y quería que nosotros actuáramos del mismo modo. Pero, por otra parte, también tenía sus períodos de alegría.
Mi padre era completamente diferente. Cumplía todas las obligaciones religiosas, pero con un espíritu completamente diferente. Alegre, la religión constituía su máxima fuente de alegría (...) Tenía una enorme imaginación y sabía expresar con palabras e imágenes gloriosas lo que sabía y veía de la fe.
Con respecto al tema de la educación, sus puntos de vista también divergían. Mi madre opinaba que la disciplina era necesaria para que un niño se educara bien. Mi padre no era partidario del castigo físico. Consideraba la paciencia y el cariño los caminos adecuados para el trato con los niños.
Mi madre no era muy sociable. Mi padre, por el contrario, disfrutaba entre la gente como en ningún sitio.

Gaia 1: Familia
Gaia 2: Biografia
Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa