DGA-1^
Bart, ohean etzan eta gero, lo egin nahi nuen. Alferrik itxi nituen begiak. Alferrik ahalegindu nintzen bekokiaren barruko aldetik nabari nuen argia itxungi guran. Ilargi betearen halatsukoa zen bekoki barruan nabari nuen argi hura; ilargi betearen halatsukoa, ez handiagoa, ez txikiagoa. Oskarbi nuen bekokia barrualdetik, eta ezin nuen lotarako hain beharrezkoa dudan ilunik sortu. Orain gura nuke nik orduko argi hain argi hura. Orain minsorra dut bart gozotasun argia izan nuen lekuan, astundura ilun samar eta zapala.(1) Makina bat ezin kontrolatu dudan fenomenoren ontzi banaiz ni. Oraingo minsor hau gorabehera egin nezakeen lo, eta orduko argiz eta burutapenez, bai idatzi ahal izango nituela orain gauza atseginak! Baina halakoxea da nire izaera, zortea, halabeharra eta patua. Baina, hara: bapatean edo usterik gutxien dugunean sortu ohi zaigun onaldia —bart gauekoa, adibidez edo adibide gabe, bera bait dut esperientzia hurbilena eta idaztera nakarrena—, argialdi gozo eta atsegin hori uxatu edo ezerezteko egiazko borondatearen jabe ba ote naiz? Lotarako behar nuen iluna sortzeko egin ote nuen behar hainbat ahalegin, gauza ere ba ote naiz horrelako orduetan ahalegin benazko eta sakonik egiteko? Ezagun ditut nik, eurek nahi dutenean lo egiten dutela diotenak. Edozein arazo latzek erasotzen dielarik ere, berehala lo hartzeko gauza direla diotenak. Ni ez nauzu halako dohainen jabe. Neri irrist egiten didate txirringek eta ezin dut —ala ez dut nahi?— opa dudan ordutan lorik aparkatu. Labanka joan ohi naiz, joan eta joan berez berez edo nerez nerez noizbaiteko lotan sartzen naizen arte. Kontrola deritzon draga falta zait nonbait. Eta nire lorik egin ezinen oinarria horretan dago segur. Nik badakit eta agertu ere egin dut badudala zenbait gauzatarako borondate ondo sendorik. Ala nahia ote da borondate deritzodana? Nahia eta borondatea ez bait dira berdin nire eritzirako, nahiz eta balio berdintsuz erabili ohi ditudan sarri. Nahia* berezko eragin nekaezin halakoa dela esango nizuke. Borondatea*, berriz, norberak eragin behar dion tramankulu astun, zurrun eta erabilgaitza. Nahiak eta borondateak sarritan uztarri bat bereko diruditen arren, nahirik nekez geratzen du borondateak eta borondateak ere nekez deragio nahiari geldian planto setatsu dagionean. Bart gaueko argitara zuzenduko nituzke nik bi indarrok, orduko argi urdin eta alaitara, han ikusiko nituzke gustora orduko gogoetaz barrena bizkor eta ferra-hots pozgarri eta handitan, baina uztarria —bikotea diot— nagi aurkitzen dela ikusten dut goizeon. Nahia gogo gabe eta borondatea betiko gogaikarri.
Oroitzapenaren mugan oraindik zeharo ezabatu ez den argidura dut oraindik, eta beharbada sartu egingo gara han oraindik, dena gautu dadin baino lehen. Zera nuen bart gaueko nere buruko errotari zeragion ura: poesia zera ere badela: ibili eta saiatuz gero, inondik eta inola uste ez genuen halako aurkikuntza bitxi eta pozgarria. Baina ezin dut urratu lainorik, orduko ikuspen hura orduko argudio hain argiz azaldu ahal dezadan.
________________
Z03^
Anoche, me acosté en la cama a dormir. En vano cerré los ojos. En vano intenté apagar la luz que percibía en el interior de mi frente. Esa luz que notaba dentro de mi frente se parecía a la luna llena; era exactamente igual, ni más grande ni más pequeña. El interior de mi frente era un cielo despejado y no pude crear la oscuridad propicia para el sueño.
Ahora añoro aquella luz tan clara. En estos momentos padezco un dolor sordo en lugar de aquella luz de anoche, padezco una pesadez bastante lóbrega y agobiadora.