Bitoriano Gandiaga

Literatur idazlanak

Ik. Olerkiaren konposizio grafikoa .pdf formatuan

AOB^

Errege-bide ertzetan
belarrak izotzez zuri.
Jendea
buru-makur, arnasa
lurruntzen zaiola,
eguntze nabarrean
fabrikatara.
Argi-indar posteak
metalaren diztirari
eta izotzari eusten.
Kanpaia ere hotza da
fabriketako ke eta
erreka ondoko erlainoz zehar.
Begiak malkoz bustitzen dira,
eta zerurik ez da ikusten.
Adarra!
-azkar-, harrikirriak
kirrika askatzen dira
pauso bakoitzetan.
Arima ere hotzez betetzen da
eta ganduz.
Aide grisean
hitz banakak ez dute pozik.
Iritxi gera.
Burdina hotsak
intzebagiz* zartzakatzen* du
bihotza.

Gaia 1: Jendea
Gaia 2: Izadia
Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa