Bitoriano Gandiaga

Literatur idazlanak

L2G^

Agur, andre ta jaun argi,
ongietorriak zuek:
bilera honen arrazoiz
jakitun uste zaituztet:
berriro egin bai ditut
bertso ta kopla batzuek,
zuen baimenari esker
agertu nahi dizkizuet.

Aitortza baten zorretan
bai nago neure ustetan,
dena esango dizuet
segidako lerroetan:
igazkotan ez bezala
ihardun naizela hauetan,
hobekeriaren mende
makurtuz zenbait unetan.

Kezkarik badaukat beraz
bakea kentzen didana:
prezeski sobera kontuz
lanean ihardun izana:
sinpletasuna daiteke
estiloan falta dena,
hauxe daiteke aurtengo
bilduma honen hobena. [I]

Dena den hemen duzue
nire aurtengo apurra,
oraindik ez dut gainditu
igazkoaren beldurra:
hartan sobera gutxi ta
aurten maizegi aitzurra,
publikoaren aurrean
halaxe bai naiz uzkurra.

Konpreni ezazue ba
hain jokabide normala,
lehengoa ez nuen uste
publikatzekoa zela:
orain ordea usmatuz
publika zitekeala,
ezin izan dut idatzi
orduan nuen bezala.

Honen bestez aski dela
bai dirudit, jaun-andreok,
zeuon esku argietan
lagatzen ditut bertsuok:
akatsak seinalatzeko
gauza bai zaituztek zuok,
zuzentzen lagun egingo
didazutela deritzok [sic, deritzot?].

Gaia 1: Idazlea
Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa