Bitoriano Gandiaga

Literatur idazlanak

L1G^ + OAR^

Otsailak hogeita lau
Urkiola gaina, (bis)
txiki geratu da gaur
handia da baina,
ole morena,
handia da baina,
bildu da mutil zarrik
konta ezin haina.

Ez izaki andre ta
fameli kezkarik (bis)
tripazai amorratu
badira horratik,
ole morena, badira horratik
jana agindu zuten
San Blas bezperatik.

San Blasetan hasi ta
geroko feriak (bis)
Urkiolara dira
sano ta eriak,
ole morena, sano ta eriak,
abel gorri ta zuri
ahuntz eta txerriak.

Otsailak hogeita bi
ostiral tristea (bis)
Bizkaian sekulako
ganadu-hiltzea
ole morena, ganadu-hiltzea
barauak ez du ontzen
mutil zahar jendea.

Hogei ta hiruz surik
bazen Urkiolan (bis)
ez omen dute inoiz
lanik egin holan,
ole morena, lana egin holan,
hango kea laino da
oraindik Brinkolan. (1)

L1G^

Hola sartu zen Moises
Sinaiko mendian (bis)
odei, lurrun eta ke
lainoen erdian,
ole morena, lainoen erdian,
Urkiola Horeb da [I]
oraingo aldian.

Zenbait Abraanek hor du
ahariki ugari (bis)
ez zaio ezer falta
Isaak-taldeari,
ole morena, Isaak-taldeari
"Ahuntzik jan nahi ez badut
heldu behikiari".

Urkiolan bada ba
nahikoa zelairik (bis)
baita zelaiak bete
mutil zahar jaiorik
ole morena, mutil zahar jaiorik
haien jan behar harek
ez zeukan neurririk.

Haragia barrura,
hezurrak kanpora (bis)
hezurrezko txondarrik
badijoa gora,
ole morena, badijoa gora,
Urkilarantz doaz [II]
bost eskabadora.

OAR^

Hogei ta hiruz surik
bazen Urkiolan (bis)
ez omen dute inoiz
lanik egin holan,
ole morena,
lana egin holan,
gatzemaile suharrak
ez dabiltza broman.

Okelen lurrunezko
lainoen erdian (bis)
eurrez agertu dira
otsoak mendian,
ole morena,
otsoak mendian,
erruki Urkiola
oraingo aldian.

L1G^ + OAR^

Eskerrak den Anboton
hainbeste haitzarte (bis)
zikina botatzeko
hezurrez aparte,
ole morena, hezurrez aparte,
garbitzen bada lanik
ez jakin noiz arte.

Eguna igandea
Garizumakoa (bis)
hala zen egitada
nabarmenagoa,
ole morena, nabarmenagoa
ihauterietan ez
bezain halakoa.

Bizkaiko analetan
badago zer jaso (bis)
egunduko triskantza
latzena akaso,
ole morena, latzena akaso,
pizti bizirik ez da
ikuilu ta baso.

L1G^

Ikaraz idazten dut
azkenengo letra (bis)
hemen ez da girorik
bihotzeko Petra,
ole morena, bihotzeko Petra.
Orain Bizkaia baino
hobe dugu Creta.

L1G^ + OAR^

Izenak isil isil
nahi nituke gorde (bis)
on bait ditu kronistak
zentzu eta korde,
ole morena, zentzu eta korde,
ez dut ezer eskatzen
sekeretu orde.

L1G^

Utz dezaiodan behingoz
izkribatzeari (bis)
eta akta pasatu
zentsore jaunari,
ole morena, zentsore jaunari,
ea zer dirudion
Etxeberriari.

OAR^

Hontan amaitzen ditut
egungo bertsoak (bis)
gauak honuntz dakartza
bideko pausoak,
ole morena,
bideko pausoak,
badatoz nunbait fraile
Arantzazukoak.

Gaia 1: Arantzazu
Azpi-gaia: Arantzazu: Fraideak
Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa