Bitoriano Gandiaga

Literatur idazlanak

GRZ^

Martiri bat
Martiri santu, Jesusen
oinaze-minen partaide,
agur zuri mendez mende,
Jesus, jaun aitortuz, zeure
bizia eman baituzu
zeure fedearen eta
geure fedearen alde.

Zure odolak arrosen
kolore-usainak ditu,
Eliza du goi-argitu,
kristauon poza handitu.
Ta_hobekuntza bidean den,
frantziskotarren sendia
biziro arnasberritu.

Elkarren fedeak asko
laguntzen digu fedean
fidatuz bata bestean;
bidea zailtzen denean
martiriok sekulako
bultzagarri zaituztegu,
hain jator, geure aurrean.

Martirien indartzaile
Jainkoari goramenak,
ohore, aintza, omenak,
zuon fede aitormenak (1)
hark baitzituen gihartu [harek baitzituen sutu] (2)
eta hark [eta_harek] gozatu zuen
oinaze ta pairamenak. (3)

Jainko bakar ahalguztidun (4)
Hirutasun gorenari,
Aitari ta Semeari
ta Espiritu Deunari,
Martirien adore ta
koroa ere denari,
ospe gizaldiz gizaldi.

Amen.

Gaia 1: Gorazarrea
Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa