GRZ^
Maiatzak 18
Cantalicioko San Felix
III
Cantalicioko Felix, (1)
guraso zintzoen seme,
lanean argia eta
argia tentuan ere,
gogoetan, otoitzean
argia zu, batez ere.
Lurra lantzen ikasia,
abeltzaintzan saiatua,
ardura guztiz zenuen
jagoten espiritua
Jainkoaren graziari
eskainiz pausalekua.
Gero ta debotuago
bizi asmoz gerokoan, (2)
ondasunak behartsuei
zehatz banatu ondoan,
fraide frantziskotar nahi, ta
kaputxino zinen joan.
Komenturatu orduko
denean zinen eredu:
esaneko, adeibera,
zerbitzu gozo, entregu,
txiroan eskuzabala,
kastitatean aingeru.
Barauan luze, loan motz,
lotsakor, apal begiak,
bazuen jainko-mezurik
zerizun inozentziak.
Ontasun argi-uztaia
zuen zure presentziak.
Aintza santutasunaren
iturri Hirukoitzari,
aintza bere santuetan
eder agertzen denari,
Aitari, Semeari ta
Espiritu Santuari.
Amen.