Bitoriano Gandiaga

Literatur idazlanak

GDA^

Hemendik aurrerako Gabon-kantak ez dira antzinakoak. Orain sei bat urtez honakoak ia denak. Etxerako eginak dira, lagun artean banatzekoak. Gabon jaien pozak, orduko burutapen eta sentipenak egin eragindakoak. Gabon-kantak esan dut. Eta bai. Musika gabe ere kantak bait ziren, baina musika dutenez kantaago. Pello Zabala [I] fraile-lagun argiak jarri izan die musika, eta bai bizkor asko! Letra irakurri orduko hor zen pentagramak txori txiki kantariz jazten, silaba bakoitzari airezko hegoak ipiniz, munduan zehar abiatu nahi bazuen ere. Arantzazuko auzoan kantatu izan ditugu Gabon-bezperetako errondetan. Segura-irratiz ere eman izan dira. Letra hauetako zenbaiten kontserbazioa Dionisio Arruti [II] anaia eta adiskideari zor diot. Hark salbatu ditu labanderiako pasadatik. [III]
Bestalde Egan-en agertu izan ditut hemengo kanta gehienok, Juanito San Martin [IV] adiskideak, hitz atsegin eta beroz, horretara poztuta.

Gaia 1: Idazlea
Gaia 2: Lagunak
Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa