Bitoriano Gandiaga

Literatur idazlanak

KUR^

Bakea, bakea hitza,
oi zein arriskutsua den,
bakea, bakea hitza; (1)
zenbait gaitz egin dezakeen!

Ez da neutroa ta ez da
inondik inozentea,
ez da hitz tolesgabea; (1)
izan daiteke, baitare
izugarri nazkantea.

Hitz hutsal hutsa ere izan
daiteke bakea hitza
baitare hitz sinpletzarra (1)
eta alienagarria:
Hitz labainakin gabiltza.

Manipulagarria da
onerako, txarrerako.
Manipulagarria da (1)
interesaren erara
erabil daitekeelako.

Bakea, bakea ez da
ahulen konformitatea,
ez tristeen ixiltasuna;
pairatze geldoa ez da,
ez da etsipen matea.

Ezin daiteke bakea
abstraktoki erabili,
ergelki ere ez; ezta
arazoak saihesteko,
ez okerren estalgarri.

Gaia 1: Bakea
Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa