Bitoriano Gandiaga

Literatur idazlanak

KUR^

Ez nuke nahi denborarik
inola alferrik galdu.
Behin honez gero nire
egunak ezin daitezke
inondikan luze izan.
Firin faran ibiltzeke
neure eginkizunetara
behar dut itzuli guztiz.
Pertsona izateari
ekin behar diot sendo
lehenik inorenganako
begirunea azkartuz.
Fedea behar dut landu
Biblia, otoitz eta
sakramentuak usatuz
eta profesatu nuen
frantziskotar ordenako
Erregla-Konstituzio
bideari behar diot
burua osoki lotu.
Pertsona izan, fedean
sustraitu eta garatu
eta frantziskotar bizi,
denekiko zerbitzuan,
Jainkoaren, Elizaren,
Ordenaren aintzarako.

Gaia 1: Bizitza
Gaia 2: Denbora
Azpi-gaia: Bizitza: Frantziskotarra/fraide
Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa