Bitoriano Gandiaga

Literatur idazlanak

AOB^

Emaidazu, Jauna, dudana estimatzea.
Emaidazu, Jauna, dudana ikustea.
Emaidazu, Jauna, dudanaz konturatzea.

Dudanaz ohartu gabe
dudana ikusi gabe
dudana estimatu gabe

hor ari naiz zoro
ez ditudan ondasunen bila
ziur jakin gabe
ongi letorzkidan
hain zoro opa ditudan
direlako ondasunak.

Pitxar lurrezkoak
urrezko pitxar izan nahi izan zuen.
Etzuan gehiago ur freskorik erabili,
ez eta jaietan ardorik,
giltzapeko pieza gordegarri aurkitu zuten.

Gaia 1: Otoitza
Gaia 2: Bizitza
Azpi-gaia: Bizitza: Hondasunak
Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa