Bitoriano Gandiaga

Literatur idazlanak

Ik. Olerkiaren konposizio grafikoa .pdf formatuan

AOB^

4. Kontsiderazioa:

Mekanika eta mailu, arte bidera ekarri zituen gizonak: artearen morroi eder eta amets liluragarrienen espresio zoragarri izatera.

Tiriki tauki tauki (1)
mailuaren hotsa
etxe guztian dabil
mailuka bortitza
burdina zahar guztiak
aidez darabiltza.

Juanitok egin eta
Anttonek birregin, [I]
artea, artearen
hazi ta ernamin:
Irudia sorburu,
islada irazkin;
behin geroztik bakoitza
sorkari atsegin.

Tiriki Elizegi,
Tauki Arriola,
bikote artistari
bejon dagiola.

Gaia 1: Artea
Gaia 2: Arantzazu
Azpi-gaia: Artea: Eskultura
Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa