Bitoriano Gandiaga

Literatur idazlanak

AOB^

Ez garela, diozu,
lurra besterik,
lurra gutxietsirik.
(Barka biezazu lurrak iraina)
Ez garela, diozu,
hutsa besterik,
garena ukatuz.
(Barka biezazu
zarenak).
Eta hori asmatu edo ta otu zaizula eta (1)
harro jarri zara
Eta lainezaz diozu
ez garela ezer.
Zure harrokeriak
ergelkeria dirudit.

Gaia 1: Bizitza
Gaia 2: Lurra
Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa