AOB^
Elurraren gainera
lainoa jaitsi da,
lainoa jaitsi da ta
giroa busti da.
Elurte ta lainote
luzea, geldi da.
Argi ta berorik ez,
edo-ta gutxi da.
Soinekoak aldean
lehor ez baleude,
lizun antzeko zerbait
umeletan gaude.
Korridore ta gelak
lurrun urtuz daude,
goi grisa ta tristura
ditugu orube.
Mahai gaineko bonbila
honen argitara,
hementxe gusto piskat
beste inon bada.
Jantzi-jantzita nago
oski ta txilaba
dena uzkur ta kuzkur,
eztul, hotzikara.
Sikera pintoreok (1)
aldeko balute
etxea lehor, epel
antzean genuke.
Ate ta lehio dena
zabaldu digute;
eurak ere kolore
hotzakila dute.
Aldamioz, erlaizez*,
zortzi bat pintore;
gurea txarra bada
haiena ez da hobe;
pintatzeke (2) daukagu
nahikoa kolore:
mazkal* (3) eta zurbil gu,
eurak aldiz more.