OLCD^
Zeru eta lur berrietarantz
bait dugu abiadura,
gizateria osoagaz bat
agurtzen zaitut natura.
Olentzaro subilaro*
subilaro Olentzaro
mukur* bila joaten gara
Gaboneko sutarako. [I]
Haize, lur eta ur-suok ospa
dezagun beila ernaia,
gaua gainbehera hasi da
jo dizu goren sapaia;
argia dugu etor-bidean,
heldu da haren garaia,
natur gaiokin egin nahi dut jai,
zelatatuz goiz arraia.
Olentzaro oles aro [sic]
olesa gero gorago
haur bat jaioko dela haur bat
oleska da olesaro.
Olentzaro subilaro*
subilaro olentzaro
mukur* bila joaten gara
Gabonero sutarako. [I]
Izakiokin Gabon oihu
esperantzadun bihotzez,
argi-gehitzea ospatzen dugu
lurbiran Gabon bakoitzez;
bizitz indarra bizi ari da
historia barru-barnez,
lorkizunaren arazo-lagun
Jainkoa dugu oldarrez.
Olentzaro subilaro
egurra etxean dago
bi mukurrik ederrenak
biak Gabon sutarako.
Su eta sugarriz naharo
ari zaigu Olentzaro
euskal sukaldez sukalde
Gabon-gauaroz gauaro.