Bitoriano Gandiaga

Literatur idazlanak

ELRL, 98 bis^

Perretxikuen itzal zarien
pago-anpor erraldoiok
Leun ikara bat darizuela!...
[idatzi bear dot]. (1)

Indarrean biotz-soirik
ez dabe asmatzen askok.
Senduontzako miņa da.
Basoan ezagutu dot.

Zeuon gaiņezka ondoan;
Kemen anpatu ortatik,
edatutako ego bat edo
arnas epel bat datorkit.

Oi, zein dan ikus-gaitza ta
oi, zein dan benetakoa,
geizpeko aideaz zuen ikutu
gorputz-kutsu gabekoa.

________________

ELRL, 99. or.^

Pozarren idatziko dot [Iņoiz esango baneuke] (2)
—pagu anpor erraldoiok!—
leun ikara bat darizuela,
ez leust siņistuko iņok. (3)

Indarrean biotz-soirik
ez dabe asmatzen askok.
Sendoen naigabea da,
basoan ezagutu dot. (4)

Zeuon gaiņezka ondoan,
kemen anpatu ortatik,
dardara ori edatutako [bizitz barneko dardara ori]
ego bat legez [izate utsetan] datorkit. (5)

Oi zein dan ikus-gaitza ta
oi zein dan benetakoa!
zeuon bizitzak nire bizitzaz
ospatzen daben bilgoa!

Airean, arratsaldeko [gogo bi legez]
ordu gorputz gabekoa.
Zeuon eta bion bitarte ontan
laztantzen gara naikoa.

Gaia 1: Izadia
Gaia 2: Bizitza
Azpi-gaia: Bizitza: Esperientzia orok.
Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa