Bitoriano Gandiaga

Literatur idazlanak

AZK^

Arantzazu dut kantagai
bera dut bizitza
eta Arantzazu dut kantagai
hementxe bizi naiz fraile.

Hona deitu ninduzun
hemengotu nendin
hemengotu nintzaizun
hemengo egin.
Bat nauzu harkaitzekin,
bat elorriekin,
bat bera Arantzazu (1)
den guztiarekin.[I]

Jauna da Arantzazun
guztizko guztia.

[Heriotzarekin biok besoz beso
heriotzarekin nabil egunero
elkarrekin etsi genuenez gero.]

Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa