Bitoriano Gandiaga

Literatur idazlanak

GRS^

Hainbeste jendek zaitu estimu handian (1)
Paduako Antonio; baina batez ere
behartsuak du zugan bere santu lagun
guztiz aparteko eta
gaztetandik zenuen irakasletzat hartu
Ama Birgina; eta hari zintzizkion
eskaini bihotz guztiz. Otoitzari eta
ikasteari eman zintzaizkion guztiz
Begien bistako gaitzbidea ikusiz
Orduan eta bero gehiagoz zenuen
izpiritu bizitza landu eta zaintzen
Barru bizitza giro hobean bizi nahiz [guraz]
fraile frantziskotarren Erregla
bizibidetzat hartu. Zure jai bezpera
ospatzen dugun hontan iguzu gaitezen
behartsuen urgazle, lanari emanak,
izpiritu bizitza otoitzezkoaz Jauna
zerbitu ta goratu dezagun Irutasun
txit Santuaren aintza amaigabezko (2)

________________

[Bigarren saioa:]

Hainbat jendek du zure izena [ospea] goratzen
Paduago Antonio. Jende behartsua
duzu, halere, gehien aritzen dena zure
goralpenak kantatzen, izan ere, zugan
bait dute bere lagun mirarigilea.
Zugan ikusten dugu gaztetatik nola
zenuen irakasle hartu Andre Mari
eta nola eskaini zintzaizkion guztiz (3)

Gaia 1: Gorazarrea
Gaia 2: San Antonio
Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa