HAE^
Lehenengo akordua: ogi apurrak ereiten nituenekoa. (1)
—1928an Mendatan jaio nintzen. Primo de Riveraren diktadura garaian. [I]
-Nabarriza. Ama gaixotu zelako, osaba Eulogioren etxera. Osaba abertzale, euskaltzale nabaria zen. 1934an Ameriketara joan zen herentzia bat kobratzera edo. Nabarrizko lehenengo akordua: aulki bat hartu, bentana ondora bultzatu, haren gainean zutik, ezkutatzen zihoan eguzkiari begira jarri eta negar ta negar egiten nuela, osabaren barreak gorabehera.
—Antzerkiak bi ere egin nituen. Zine mutua osabak botatzen zuen.
—Lagunak txorizaleak. Nik neguan topatzen nituen habiak.
—Don Nikolas, parrokoa, tailagilea, antzinateko objektuen biltzailea. Haren etxean sarri nintzen osabarekin. Osaba ere bazen tailagile. Ordutikakoa dut ofizio eta afizio horietarako joera. [II]
—Osaba patatak-eta ortuko lurrean jartzen ikusten nuen eta nik ogi apurrak ereiten nituen.
—Bi-hiru urterekin joango nintzen Nabarriza.
—Antzerkia bost bat urterekin edo egin nuen.
—1934ean Jaunartzea.
—Ikurrina eta Batzokia.
—Dotrina lehiaketa. Osabak irakasten zidan dotrina eta nik buruz jasotzen nuen.
—Mendigoizaleak. Geu cre osabarekin San Migelera igota gagoz. [III]
-Eskolan euskarazko katona fuera, eta liburu handi bat: entziklopedia edo.
Ikurrindun jertsea
—Mendatara, esan nahi da baso arteko baserrira, bost-sei urte bete orduko seguru asko, etxeko zaharrena ni. Umezain, ganaduzain, ur eta egur ekarle, errekadu egile, errotara, Nabarriza, Gernikara, Aulestiara. Eskolara urri.
—Behi batek adarkatu eta buru azpian erabill ninduen, harik eta aita etorri zen arte.
—Ikurrindun jertsea.
—Lehengusu milizianoak. Armen lilura.
—Dantzariak.
—Kantuak: Amak kantatzen zituenak. Orra or goiko ariztitxu baten eta beste batzuk.
—Aitaren bertso paperak. Atarteko orma zuloetan gordetzen zituen aitak.
Jertsea lejiatara
—Gerra: euskaldunak eta faxistak.
—Gernika erretzea.
—Amak oilategira deitzen ninduen. Aita Zeharsolo lantzen ganaduekin.
—Faxistak garaile, abertzaleok galtzaile.
—Dena iruleztara [iduleztara]*, dena ordura artekoaz bestelako.
—Ez Gora Euskadirik, Jainkoaren amorearren, amak.
—Eskolan Cara al sol. Besoa gora, eskua luze.
—Fletxak eta Pelaioak. Dotore jantzita, gerrian puñala erakargarri. Inbidiagarriak.
Eskolara bidali, bai, egin ninduten, beti ere etxean lan gutxiago zegoen aldietan. Inork inoiz ez zidan ez etxean, ez eskolan ikasten nuenaren edo ez nuenaren jarraipenik egin. Nik nire aldetik ez nion eskolari inondiko gusturik. Ez nekien zertarako izan zitezkeen eskolako ulertzen ez nituen liburu eta gainerakoak. Gaurko giroan ulertezina dirudien arren, eman egiten ziren halako fenomenoak, eta gertatu egiten zen, eskolatik irteteko adinera arte -hamalau urtera arte- maiz samar eskolara joan izan arren, eskolatu gabe bukatzea eskola sasoia. Horregatik gero, soldadutza garaia iristean batez ere, gaueskolak.
Nabarriz bezalako herri koxkorretan ze mugimendu zegoen adierazteko ere bai. Batzokia, zinea, teatroa...
Eta baserriko bizimoduaren esperientzia sakona.
Amagaz ortuan eta
aitagaz barriz soloan,
lurraren errai beretan
hasi nintzen haurtzaroan.
Lurraren errai gordinak
landu barri, lurrunetan;
usainaz akordatzen naiz,
gozo-gaziz, geroetan.
—1939. Makiak eta buelta
—Gerra amaitu zenerako hasi zen jendea bueltaz hitz egiten.
—1940. Arantzazuko Seminarioa. Erdara.
—Mutiko erdaldunak eta irabazleen semeak, alemanen aldekoak ziren. Gu aliatuen aldekoak.
—Makiak era buelta. Bazetorren buelta.
—Bost urte euskararik egin gabe.
—Artean Arantzazun igandeetako sermoia euskaraz entzuten genuen.
—Eta, horratik, Humanidadeetako hirugarren urtean Aita Feliziano Idigorasek papertxo batzuk ematen zizkigun hiru-lau esalditxorekin euskaraz ipin genitzan. Nahiago genituen latinez egin. Ez dut uste notarik ematen zigutenik.
—Foruan astean behingo eskolaldi epel bat.
—Kuestioa da, Forutik bakazioetan etxera joan nintzenean, euskara, erabili ezaren ezaz, baldartu samar nuela eta erdarakadaz josia.
Halandaze [sic] nor-nork-nori-rekin burrukan
Adibide hau lekuko: Gure ama isila bazen ere, jakingura handikoa zen, eta goizetako mezetatik etxeratzen nintzenean ea nor ikusi nuen galdetzen zidan. Eta ni berehala hasten nintzaion: Urtubiko izekoari ikusi deutsat, Iberreko osabari, Larrostako lehengusinari be ikusitzat eta Elorretako Margariri be bai. Nik ez dakit amak barrerik egiten zuen, baina ni baino gazteago ziren nire anai-arrebek ukalondoz jotzen zuten elkar, keinuak trukatzen zituzten eta azkenerako barre-purrutstaka hasten ziren, elkarri galdetuz ea zer ikusi ote nion hainbeste jenderi. Barreok, keinuok eta barre-purrustok ez zirudidaten bide onekoak eta egun baten, neure bizkarretik algaraka ari zirela ohartuz, haserretu egin nintzen eta agindu ere gehiago ez nuela euskaraz hitzik egingo agindu nien. Egitekotan erdaraz egingo niela. Gurean inork ez zekien gaztelerarik berriz. Amak antzeman zion ni benetan ari nintzela, eta anai-arrebak han zehar bialdu ondoren, sukaldera eraman ninduen eta eser nendila eskatu zidan. Han nengoen ni buru-makur eta mutur-luze. Halako batean amak mahaira deitu ninduen eta txokolate egin berri-berria eta ogi errea atera zituen. Txokolate haren usainak adiskidetuko zukeen txakur amorratua ere. Ama hasi zen hizketan: "Bitoriano, hurrengoan ez dozu esan behar izekoari ikusitzat, Don Angeleri ikusitzat, Ertzilgo Paskuali ikustitzat eta holakorik. Ikusi dot, esan behar dozu. Don Kruz ikusi dot, Teiletzaurreko Maria ikusi dot eta hola beti".
Sukaldeko jardun hartan bertan esan zidan beste hau ere: "Ia gu zahartu gara erdara ikasteko, halan da ze, zeuk ikasi beharko dozu euskaraz".
—Foruan, hango bigarren urtean, mixiolari euskaldunen bizitza laburrak idazteari ekin nion. Itzulpen lana zen, mixio aldizkarietatik aterea. Bertsoak idazten ere han hasi nintzen. Lehenengoak Muruetako txakur, katea apurtu zuenari.
Gerra ondoko paisaia
—Gerra ondoko garaietan aldatu zen asko paisaia bera ere, baina artean, garitzak eta artotzak, zelaiak, mendietako larre-sailak-eta ikus zitezkeen.
—Garoa inportantea zen. Ebaki, garraiatu. Igitariekin tratatu.
—Soro-lantze pixuenak ganaduz egiten ziren.
—Gaztainadi zahar asko oraindik tente.
—Pagadi lepatu ugari ikatz eta egurrerako.
—Auto gutxi eta errepide gutxiago. Garraiorako astoak: esnedunak, azokazaleak.
—1945: Asto bete umerekin etorri zitzaidan Forura, bisita egitera, arreba Maria.
—Kirolak: pilota, artean palankariak, aizkolariak, harri-jasotzaileak, idi-probak, txokor-bilketak.
—Orixeren Euskaldunak girotik hurbilxe.
—1948-51: Olite. Euskaraz lagun gutxi batzuekin hitz egiten ausartu. Salatzen gintuzten.
—Euskaraz asko idatzi genuen Oliten. Astero lantxo bat, astero ateratzen genuen aldizkarirako. Bagenuen beste aldizkari bat ere, noizik noizera eta mekanografiaturik eta dotore ateratzen genuena. [IV]
—1951-55: Arantzazun. Euskara landu, poematxoak, akademiak euskaraz. Garai honetan euskarari buruzko eztabaida sortu zen gure Kantabriako Probintzia frantziskotarrean A. Villasante (euskararen alde) eta A. Gutiérrezen artean. [V]
—1954. El estudio del euskera en nuestra carrera. Villasante. Begion lore poemarekin lehenengo saria Zarautzen.
—1955. Acotaciones a un proyecto de pedagogía provincial. Enrique Gutiérrez.
—1956. Euskaltzaleen biltzarra Euskaltzaindiaren itzalpean. Euskararen aldeko beste bultzada bat da. Arantzazuko folkloregaien biltzeaz idatzi nuen bilera horretarako.
—1956. Jakin. Euskararen aldeko indarra behetik gora. Gazte askoren parte hartzea.
—Erabakigarria:
—1960: Congreso de literatura y predicación franciscana en euskera.
—Biltzar horretarako lan luze bat idatzi nuen: El euskera en el Colegio Seráfico y en la carrera. [VI]
—1960. Ikuspegia: Garai honetan euskara debekatua zegoen. Euskara egitea nazionalista agertzea zen eta errejimenaren kontrakoa.
—Euskarak tonto egiten zituen umeak.
—Euskara politika zen, euskara bazterrak nahasteko besterik ez zen.
—Euskara berreskuratzea eta beldurra kentzea zen gure egiteko bat.
—Abertzaleek euskarari buruz ziotena inbalidatuta zegoen: politika zen.
—Omaetxebarria eta Villasante ez dira abertzale eta euskararen alde ateratzen dira.
—1960. Goian aipatutako Kongresua Arantzazun: euskara onartua da. Cantabria Franciscana Probintzia barruko dibulgazio-organoa da. Bertan agertzen dira gure iritzi eta erabakiak, besteak beste. Venezuelan, atzerrian irakurtzen da, euskararen aldeko gogoeta erabakigarria izan zen.
—Omaetxebarria, Andimak, Orixek-eta ezagutzen dute.
Euskara ondasun publikoa da. Geurea eta unibertsala, partiduen gainetikoa beraz.
Eskolarik sortu al dugun?
Eskolarik sortu ez [VII]. Gu Arantzazuko taldekoak gara. Diferenteak gara, baina elkarri eutsi egin diogu. Azurmendiren eta nire poesiak diferenteak dira, baina guk elkarri lagun egin diogu: hirurogeian nire poemak irakurtzen ditu, nik bereak ezagutzen ditut. Komunitate literarioa osatzen dugu. Villasante eta Salbatore Mitxelena (arras diferenteak), lagun handiak eta elkarren miresle dira. Agirretxe, Karmelo Iturria, Julian Alustiza: komunitate humano bat, elkar pozten dugu. Kandido Zubizarreta, Anjel Madariaga, Kandido Izagirre, Joxe Antonio Garate, Joxe Antonio Astigarraga, Manex Erdozainzi, Pello Zabaleta...
—Eskolarik ez, bai nukleoak, eskualdeka, Aresti fenomeno gipuzkoarra da. Txillardegi eta ni ez gara eskola bera, baina bai komunitate literario berekoak. Leturiaren egunkaria. Nik erantzuna. Beste tradizio batetik etorri arren eta diferenteak izan arren, ez dugu elkar arrotz hartu, anaiak bezala baino.
—1956: Jakin. Sorrera aztertu gabe dago oraindik. [VIII] Jakin zaleak abertzale ziren gehienak: Iñaki Bastarrika, Iñaki Bereziartua, Fernando Mendizabal... Paulo Agirrebaltzategi, Azurmendi, Intxausti, Enbeita, Manolo Pagola. Villasantek ez zuen sekula gaitzetsi ez Jakin, ez Jakin taldea.
—Garaiko euskaldunon kontrako mundu hartatik liberatu behar izan dugu: aldeano, cashero, euskara ez da edukazioa!
—Euskara politika da: konplexu horietatik liberatzeko lana.
—Liberazio prozesua. Euskal literaturari [sic] dedikatu ahal izateko.
Hiru gizon bakarka, borroka horren seinale da. Ideia batek, helburu batek lotzen gaitu.
—Ez dugu sortu eskolarik. Ez Arestik ere. Edukien eta jarreren elkartasuna. Liberazioa elkarrekin osatu dugu.
—Elkar irakurri egin dugu. Elkarrengandik ikasi eta elkarri zuzenketak egin dizkiogu. Elkarri pasatzen genizkion lanak eta baka bestearenak irakurtzen genituen.
—Batasunaren problema. Ni bizkaieratik nator. Batasuna kulturalki etorri zait, Giputzekin tratua. Gure medioan gipuzkera; baina medio pluridialektal batean bizi izan gara. Prozesu normala. Lizardi-Orixe irakurriz.
—1954. Villasante eta Krutwig: Euskara kulto baten problema. Kulturaren gaitasunari begira. Iparraldekoa hartu eta kulturalismoa. Greko-latinoa. Euskara mordoiloa. Dilema: garbi-mordoilo.
—1960. Euskal hitz jatorrak: deklarazioa. Hamar urtera: publikazio kultoak. Batasunaren problema betikoa da. Zaharrak hil dira: Orixe, Andima, Euzko Gogoa-eta sortzen dira. batasunaren problema.
—Bizkaiera baztertu izanaren penarik badut. Euskara batze honetan bizkaiera gutxietsia izan ote den nago. Euskara idatziari begiratu zaio bakarrik, ez mintzatuari-eta. Bizkaiko euskara galtzen atera da, jendea aspertu ere egin dugulako batua mintzatura ere eramatean.
—Ni batuarekin bat nator. Baina!
—Pedagogia falta.
Literatura zer den?
Gaiaren arabera hitza maneiatzeko abilezia.
Zertarako balio du?
Hitzak eta espresioak eraberritu, balioak berritu. Hitzei balio berriak eman. Bibliaren itzulpena gaur ez da literatura, baina Leizarraga bai, Lutero bai. Hizkuntza produzitu egin dute. Natur-zientzietako hiztegia=poesia. [IX]
Euskai kultura eta literaturaren egoeraz
Euskal kultura bat eta literatura bat bazenik oso berandu arte ez nuen entzun ere egin. Guretzat kultura eta literatura Euskal Herriaz kanpoko errealitateak ziren: Mesopotamia, Babilonia, Grezia, Erroma eta haiengandik ikasi zutenen altxorra.
Espainiakoa bai, bazen kultura, grekoengandik eta erromatarrengandik eta arabeengandik eta haien obrak ikasi eta berengana zituztelako eta beti ere haiek zituztelako eredu eta jarraibide.
Guk Euskal Herriaren aipamen gutxi ikusi genuen gure eskuarteko liburuetan. Historiakoetan izen batzuk eta karlistadetatik gerorako gerra galduak. Geografian gure lurraren txikitasuna eta pobrezia. Literatura liburuetan ez zen euskararik.
Euskara berreskuratzen
—Euskara eskuratu (Elorri) [X]
—Euskara barruan gorderik neukan neuk ez nekiela. Hiztegirik ez eta behar nuen hitzaren edo esamoldearen zain-zain egoten nintzen, arreta guztia barrurantz jarrita eta beti eta hutsik egin gabe, putzuan puzpiloak edo burbuilak bezala punpa sortzen zen. Behin otoitzeko garaian ari nintzela, erabat ahazturik nuen umetan ikasitako kantu oso bat agertu zitzaidan dena segidan.
—Arantzazuko nekazari eta artzain auzokideei ere zorrik badiet.
—Sermolarien hitzaldi asko ipini behar izan nituen euskaraz.
—Teologia ikasten niharduela mutikoen lanak zuzendu. Irakasleek horretarako ematen zizkidaten.
—Gure garaian euskarak ez zuen osperik.
—Euskaraz egitea, ikastea, idaztea gaizki ikusia zegoen. Politikakerietan, edukazioari faltatzen eta karitatearen kontra ibiltzea zen.
—Euskara bazen aladura* bide: kezka ematen zuen, ea bide oneko ote zen euskarari emana bizitzea.
—Gure taldeko azkarrenek ez zuten euskararen biderik jarraitu
Zein faktorek eragin didaten naizen bezalakoa izaten
—Erdaraz idazten irakatsi egin zidaten. Euskaraz idazten ikasi eta asmatu egin behar izan nuen.
—Euskaraz idazten ikasi ahala sortu nituen Elorri-ko poematxo asko
—Euskaraz idazten ikasi nahi izan nuen euskaraz idazteko gauza izatearren.
—Niri poesia purua edo aratza zait gustuko.
—Poesia lirikoa gehiago gustatzen zait epikoa baino.
—Hezieraz eta gustuz klasikoa naiz, antzinakoa.
Euskal idazleen artean Lizardi, Lauaxeta eta Orixe ditut begikoen. Espazioan kointziditzen dugu. Modernismo harikoa naiz.