HAE^
1.- Mutiko nintzala pentsatu nuan Arantzazu-taz liburu argi ta urdin bat idaztea: letra gutxikin eta tarte zuri askorekin.
Asi Forua-n asi nintzan neure sentipenak bertsoz ematen. [I]
Olite-n ere idatzi nituan zertxo batzuek: beti norbere kontura ta iñork ikusiko ote zizkidan lotsa aundiz. [II]
Artean ere, baña ixilpeko gauza bezela beti, lagun bateri edo besterik erakusten nizkien.
2.- Lagunen aldetik beti jaso nituan animuzko itzak. Ezkutuko lantxo oiek agertzera ere lagunak bultzatu ninduten.
3.- Irakasleak ere, bein nire bertso oiek ikusi zituztenean, asko poztu ninduten ortan jarraitzera.
4.- Ez nuan asko idazten. Asti-uneetan bakarrik. Baña asti-une oiek ere niretzat gutxi izan dira. Beti artu izan ditut edo estudioak edo pralle ta apaiz-eginkizun eta lanak edo tarteka ta noiznai azaltzen diran orri edo ari eldu bearrak edo, bertsoak idaztea baño aurreragoko gauzatzat. Ba-dakizu gure bizitzaren berri: konbentuan ezdago [sic] bertsoekin konturik.
"ELORRI" Arantzazu-n egiña det. Opor-aldietan geiena. Beti izan ditut lagun onak eta beti utzi didade nere idazteko griñari jarraitzen. Beti utzi didate bidean edo aurreratxoago edo atzeratxoago joaten edo neuk aukeratzen nuan arkaitz-gallurrera irtetzen edo maiteago nuan erreka-bazterra edo itur-ondoa edo pagadia aukeratzen.
Toki oietan eta artutako apunteak etxean lantzen eta ontzen nituan gero.
Lantze ta ontze kontu ori ez det beingoan bukatzekoa izan. Askotan aztertu ditut askotan desegin, askotan berriztatu.
Neure iritziarekin sekula ez naiz lasai egon. Sarri galdetu diet lagunei berena. Bai zenbait gizon argiri ere.
3. Guztien izenak aipatzea luze nuke bear bada. Ona emen batzuek: Aita Karmelo Iturria, Aita Kandido Zubizarreta, Aita Omaetxebarria... Baña, batez ere, onako bi auek: Don Manuel Lekuona eta Aita Astigarraga. Aueri agertu nai nieke nire esker ona gaur. [III]
4. Tarteka-marteka izan ditut sari pozgarri batzuek ere. Zazpi aldiz bialdu ditut nere lanak konkurtsoetara. Birritan jaso dut orezko aipamena, bein bigarren saria: Bedoña-ko artan, ta iru aldiz lendabizioa. Zarauz-koan, Arantzazu-koan eta Olerti-k igaz antolatutakoan. [IV]
5. Azkenengo ontara ez nintzan ni azaldu. Sariketa orren berri zerbait ba-neukan, baña aaztuta, orain ez neukan olakorik gogotan.
Eskoriatza-ko Apotzagan Aste Santuko itzaldiak eta egiten nengoala jaso nuan berri ain ederra. Baña ez nuan beingoan siñistu. Ezin nuan asmatu nola zitekean.
6. Jakiña sari orrekin pozik nagoana. Baña, batez ere, Arantzazu-ko lan bat sariztatu dutelako da nire poza.
7. Bai, ba. Ekipoan egindako lan bat dala, len ere aditzera eman dizut.
Nik nere konbentu maite oni eskeintzen eta opa diot poz guzti ori, emengo giro au ta emengo laguntasuna izan ez banitu sekula ez nuan olakorik izango-ta.
8. Poz orretan artukizunik asko Jose Azurmendi anai eta adiskide onak bear luke. Olerkiak nereak dirala, ari zor bai diot olerkiok liburu orretan duten ordena ain ederra.
Bai "ELORRI" ori noizbait argitara ematera bultzatu nindutenak ere ba-daukate zertan poztu: Gure Pralle-probintzi-ko nagusi dan Aita Mendia agurgarriak eta argitaratzeko lan eta arazo-pilla guztiak eraman dituan Aita Goitia-k ere.
Ez diot zorrik gutxien gazteleraz jarri zidan Aita Pedro Anasagasti poeta eta idazlari argiari. Ari ere eman nion buru-austerik asko.
Eta ezin aipatu gabe utzi ain irudi ederrez liburua apaindu zidan Aita Iriondo eta, batez ere, Aita Villasante. Nire iritziz, iñori bada, oni zor diogu Arantzazu-k gaur daukan euskera-mailla. Itzaurrea arena du "ELORRI"-k. Erdi gogoz kontra etorri nintzan liburu ori itzaurrez ornitzera, baña etzait izan mesede gutxiko itzaurre ori.
9. Nire ustez, euskal-poesiari liburu bat eman diot, nik al izan detan ongien egiña.
Euskeraz poesi on asko idatzi dira. Lizardi, Lauaxeta eta Orixe eta zaarragoetatik asko eta berrietatik ere bai, iñungo edonoren aurrean lotsakizunik gabe azaltzekoak ditugu.
10. Irakurri erderatik ikaste garaian eta gero esku artean erabilli ditudan Horazio, San Juan de la Cruz, Fr. Luis de León, Machado ta Jiménez batez ere.
11. Euskaldunetatik berriz, gure artean ezagunenak diranak.