Bitoriano Gandiaga

Literatur idazlanak

ELRG^

Beretzat egin zindun Jainkoak, bikaiņen
Zeugandik igaro zan atsegin, pozarren
argitik ura lez.
Bere amatzat egin egin [sic] zindun, zitoria,
egodun, leun, ugari eta iratzarria
Jaunak, Ama-zalez.

Argi ta poz-iturri epelena zara
maitasun garbitzaille. Zure begikera
euriarena da.
Egun ederreneko argi dardarea,
kantuz apainduriko zelaitar aizea,
larrosen arnasa.

Zu orixe zaitugu: Jainkoaren Ama;
sortzetik guztiz aratz gehiago ezin ala,
ezin aratzago.
Zure garbitasuna goiza lez jagi-ta
erbesteko zoramen argitsu egin da
ta zorion-ondo.

Begi lurtarrok zeru-mindu egidazuz
garbizko eder orren eder-zauriz minduz, (1)
emon zkiguz [sic, zakiguz] eder geure bizirako
argi ta doasu [sic, doatsu].

Gaia 1: Andre Maria
Gaia 2: Otoitza
Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa